Abdelkader pastorala : Bake xüxena kantorea eta dantza bat

https://www.xiberokobotza.org/berriak... Bake xüxena kantorea Bakea gaüzarik ederrena, jüstizia lagün düalarik Adostarzünik ezin da sortü züzenik gabeko lürretik. Gerlak ez dü okerrik xüxentzen, errausten dü deüs eman gabe Galtzaleak ez düke bakerik arrabantxa bat hartü arte. Gerlarik ez dügü jasan behar zibilisazionen artean Bide bat ediren daite beti, xerkatüz algar entzütean. Natüralezan ez da bakerik, kabalek algar jaten düe Eraiki behar da (e)ta lan hortan bakoitxak aldia badüke. Bakea gük egin behar dügü, ez beita bera sortzen dena Nahiküntetik jineko zaikü denen arteko hitzarmena. Planeta hau baizik ez beitügü, mügarik ez dü jüstiziak Denak behar bezala haz gitzan, gida gitzala zühürtziak. J.L. Davant