Jaiak 2024: Antzuolako jaiak

Uztailaren 18tik 21era ospatu zituzten Antzuolako jaiak, eta denetariko ekintzak izan zituzten herritarrek; dantza saioak, kontzertuak eta herri bazkariak, besteak beste. Gainera, ekintzetako askok ez zuten hutsik egin; esate baterako, Hontzaren jaitsierak, Antzuolako Alardeak eta larrain dantzak. Horrez gain, izan ziren nobedade batzuk ere; adibidez, zezenak. Hemen duzue jaiek emandakoa irudiekin eta herritarren hitzekin.