TRIKITRAKA TRIKITRON 2006 (4X01) Azkoitia – ‘’ATSOTITZAK ASMATZEKO MAKINA’’
Euskal Telebistak 2006. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 4. denboraldiko 1. atala da hau, 2005. urteko urrian Azkoitiko Bakartxo antzokian grabatua. Atal honetan, Txirri eta Txiribiton, ohiko moduan, Azkoitiko haurrak agurtzera azalduko dira. Hirurak batera daudela uste duten arren, Mirri ez da agertuko. Bestalde, Maitanek bere gustoko kanta bat joko du gitarrarekin. Pepittok, ordea, rocka gustoko duenez, Angus Young-arena egingo du. Ondoren, Mirrik ideia borobila edukiko du: "zazpi eta zazpi hamalau, gora osasuna, riau riau"lehiaketa antolatuko du. Gero, Txirri eta Mirri siesta botatzen saiatuko dira. Txiribiton, berriz, dei garrantzitsu baten esperoan egongo da. Gainera, Kakusai gaiztoa eta Juanita detektibea ere geltokian egongo dira. Hori gutxi balitz, gonbidatuak ere ez dira faltako. Batetik, Dunbadunba taldeak marinbekin musika egingo du. Bestetik, Marsel magoak, koloretako margoekin egingo du magia. Azkoitiako haurrek ere sari itzelak lortzeko aukera izango dute Txiribueltaka jolasean. Saioaren amaieran, Mirri eta Txiribitonek modelo pasea antolatuko dute geltokian. Bat-batean, izaki misteriotsu batek makina harrigarri bat ekarriko du: atsotizak asmatzen dituen makina. Misterioa argitzeko, Juanita detektibe ausartaren laguntza izango dute. Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: "Txirri, Mirri eta Txiribiton", "Ai, ahaztu zait!", "Atzo Hendaian nintzen" eta "Altza Pelipe!"

TRIKITRAKA TRIKITRON 2006 (4X02) Azkoitia – ‘’KARKAUTEKO AKADEMIA’’

IRRIEN LAGUNAK Ikuskizuna (2010)

TRIKITRAKA TRIKITRON 2006 (4x22, 100. atala) Bilbo – “IPARRAMIRRI SARIAK”

TRIKITRAKA TRIKITRON 2007 (5x24) Amurrio – “TXIRIBITON EXPRESS”

Pink Panther | Winter Wonderland | Episode Compilation

Paristik natorren

Bidasoako Erraldoiak en la FERIA DE NAVIDAD FICOBA 2014

BART NON OTE NINTZEN NI? – Tolosa 2021

TRIKITRAKA TRIKITRON 2006 (4x10) Basauri – “KAKU-DISNEY”

Mr Beans Zahnarztprobleme | Mr Bean Deutschland

TRIKITRAKA TRIKITRON 2003 (1x02) Tolosa – “ATENASKO OLINPIADAK”

Cup of Coffee | Mr Bean Full Episodes | Mr Bean Official

TRIKITRAKA TRIKITRON 2004 (2x04) Barakaldo – “ROBIN MIRRIJUD”

Agur Barrez 2 - 2012ko abenduak 28 - Zalla

Iztuetako Mariajeri ASPEGIk saria eman dio

TRIKITRAKA TRIKITRON 2007 (5X20) Zalla – “KAKU-KASTING”

BARRE BUSA 2001 (2X22) – Lasarte

TRIKITRAKA TRIKITRON 2006 (4X26) Santurtzi – “OGITARTEKOAREN KASU HARRIGARRIA”

Trikitraka Trikitron 1 - Txirri, Mirri eta Txiribiton | VHS EiTB, 2003

