III EBI STEAM AZOKA

EBI ikastetxeak STEAM diziplinetan murgiltzen dira barriro. EBI STEAM Azokaren III. edizioak, oraingoan Ortuellako San Felix Ikastolan, adin guztietako mila neska-mutil inguru bildu dauz zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikaren inguruan. 50 bat proiektu biltzen dauan ospakizuna, 3D inprimagailuetatik… Ureztatzeko sistema automatikoak... Ezkutuko ehizaren aurkako teknologia Edo xakeak eskaintzen dauan adimen logiko-matematikoa. Horrek guztiak erakusten dau EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareak gizarteagaz eta hezkuntzagaz dauan konpromisoa: AITOR Elorriaga Metodologia aurreratuetan eta STEAM diziplinetan egindako lan pedagogiko handi baten emaitza da. Metodologia honeek EBIko 17 ikastetxeen hezkuntza proiektuak biltzen dabez, eta gaur egungo hezkuntza bideratzeko modu desbardin baten emaitza be bada. Joseba Segura, Bilboko gotzaina EBI STEAM Azoka, zientzia bokazioak pizteko helburuagaz, bereziki nesken artean. Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua. Talde lana azaltzeko aukera bikaina, ikasle kritikoak, autonomoak, hausnartzeko gai diranak eta mundu konplexu honi balore sendoekaz aurre egiteko gai diranak prestatzeko ikaskuntza partekatua.